Beti bezala, gure bilduma txikietan mugimendu sozialek eta munduan barrena gertatzen diren istilu eta protestek badute bere lekua. Komunikabide guztietan ez dira agertzen honelako irudiak egunero eta garrantzitsua iruditzen zaigu hau lau haizeetara zabaltzea.

Oraingo irudian Brasilgo Sao Pauloko hirian manifestatzaileek kale nagusi bat oztopatzen dute gurpil-neumatikoak erre eta errepide erdian ezarrita. Konbokatu zuten greba orokorra presidenteak (Michel Temer) ezarri nahi dituen erreforma berrien aurkakoa da eta Brasilgo sindikatu nagusiek parte hartu dute honetan. Ostiralean honelako irudi asko zabaldu ziren Brasilgo parte desberdinetatik.

Argazkia: Fernando Bizerra Jr. / EFE


1493387968_435519_1493388257_album_normal

Atzo, apirilaren 29a, Nazioarteko Dantzaren Eguna izan zen, eta Nazioarteko Egun guztiek bezala, mundu osoan zehar ospatu zen eta irudi ederrak utzi dizkigu asteari amaiera polita eta alaia emateko. Horien artean hemen dugu Txinako 7. Nazioarteko Zinema Jaialdiaren hasierako dantzaldia: Pekinen ospatu zen eta dantzari txinatar tradiionalak irudikatu zituen.

Irudia: VCG (Getty)


1493020101_708611_1493021115_album_normal (1).jpg

Argazki hau Iraketik datorkigu, Bagdad hiritik. Asteartean, apirilaren 25ean musulmandar txiiak eta suniak batu ziren Musa al-Khadim Imanaren heriotzaren 8. urteurrenean bere hilobia eramanez omenaldi bat egiteko asmoz. Musulmandar hauen fideltasuna eta erlijioarenganako amodioa oso ondo islatzen da irudi honetan, denak pilatuta daudela eta haien helburu bakarra Imanaren hilobira iristea dela. Erlijioek ere munduan barrena irudi izugarriak uzten dizkigute.

Argazkia: Sabah Arar / AFP


 

1493200201_992045_1493216994_album_normal

Irudi hau ere Brasildik dator baina lehen ikusi dugun irudiaren arrazoi guztiz ezberdinarekin. Brasilgo indigenek mobilizazioak izan zituzten pasa den ostegunean, beraiek bizi diren zonaldeetako lurrak eta baliabideak kontrolik gabe ustiatzen dituztelako eta natura defendatzeko beharra sentitzen dutelako. Herri indigenak Hego-Amerian oso zapalduak izan ohi dira eta honelako mugimenduak oso nagusiak izan dira azken urteetan kontrolik gabe ustiatzen ari direlako leku askotan. Irudian, manifestazioko partaide bat ikusten da Brasiliako mobilizazioan.

Argazkia: Gregg Newton / Reuters